Aldaketa klimatikoa

jueves, 17 de enero de 2008

Zer egin dezakegu guk?

Aldaketa klimatikoaren kausen ardura nagusia industriak,empresak,zentral nuklearrak,termikoak,karbono 4 oxidoaren isuriak...dira.
Hala ere bakoitzak bere etxean burututako ekintza askok aldaketa klimatikoan eragina du,beraz beharrezkoa da lehenik eta behin pertsona bakoitzak ekintza batzuk burutzea:

-Birziklatu
-Autoa gitxiago erabili eta garraio publikoa erabili
-Etxeko berogailuak egoera behar beharrezkoetan bakarrik erabili
-Autoari diesel normala barik diesel ekologikoa botatea
-Eguzkiaren argia aprobetzatu
-Paperak,plastikoak...lurrera ez botatea
-Ibaiak garbi mantendu
-Auto ekologikoak erosi
-Zure etxeko teilatuan eguzki panelak ezarri
-.....

lunes, 14 de enero de 2008

Aldaketa klimatikoa

Espero diren ondorioak:

Zientzialariek ezin izan dute zehatz-mehatz adierazi zeintzuk izango diren beroketa honen ondorioak datorren mendean, baina zenbait puntutan bat datoz gehienak. Zenbait eredu klimatikok adierazten duenez, planetaren beroketa-erritmoa inoiz baino azkarragoa izango da datorren mendean.
Estimazio positiboenek erakusten dutenez, karbono(IV) oxidoaren kontzentrazioek industrializazio aurreko maila bikoizten badute, Lurrazalaren tenperaturak 1,0-3,5 °C arteko igoera izango du. Ikerketa hauek azaltzen dutenez, ez gaude balizko egoera horretatik oso urruti, CO2 maila 2050. urterako bikoiz dezakegula uste baita.
Beroketa izugarri honek ekar ditzakeen ondorioen artean ondokoak daude:
Giza osasunari kalteak
Baso, itsaso eta beste zenbait habitaten desorekak
Nekazaritza eta merkataritzaren haustura
Basamortuak hedatzea
Poloetako
izotz-geruzak urtzea, ondorioz itsasoaren maila 15-95 cm igoko litzatekeelarik
Ez-ohizko fenomeno atmosferiko ugari
Osasunerako Mundu-Erakundeak 1996an egindako erreportajean azaldu zuenez, aldaketa klimatikoak intsektuen bitartez transmititzen diren gaixotasunak (malaria, adibidez) areagotzea ekarriko luke. Ur-iturriak gutxiagotuko lirateke eta prezipitazioen erregimena aldatu; horrek guztiak ere uraren bidez kutsatzen diren gaixotasunak gehiago agertzea ekarriko luke. Horrez gain, tenperatura igotzean giza bizitzarentzat hilgarriak izan daitezkeen egoera klimatikoak sor litezke.

Irtenbideak:

Esandakotik erraz atera daiteke ondorio nagusi bat: giza iharduerak Lurra berotzen duten berotegi-gasen kontzentrazioa areagotu du. Lurra gehiegi berotzen bada, gizakion existentzia bera egongo da arriskuan. Guk sortu dugu arazoa eta, beraz, guri dagokigu konponbidea bilatzea. Guztiok, gobernuak eta hiritarrok, dugu zeregina.

Beroketaren kausak


Lurraren klima oso konplexuak diren atmosfera, itsaso, lur-masa eta organismo bizidun guztien arteko elkarrekintzen emaitza da. Elementu hauek guztiek eguzkiaren beroketa jasaten dute egunero. Bero hau berriro espaziora irradiatuko litzateke atmosferan beroa zurgatzen duten zenbait gasen oreka gertatuko ez balitz. Gas hauek (karbono(IV) oxidoa, nitrogeno-oxidoa eta metanoa batez ere), berotegi natural baten moduan jokatzen dute, bizia mantentzeko behar den bero-kantitate zehatza mantenduz atmosferatik behera.
Azken 150 urteetan, ordea, gas hauen kontzentrazio atmosferikoa, karbono(IV) oxidoarena batez ere, areagotuz joan da. Honen ondorioz, behar baino bero gehiago geratu da atmosferan harrapaturik. Hauxe da tenperatura igotzearen arrazoi nagusia. Berotegi-gasen kontzentrazio-igoera gizakion zenbait aktibitaterekin erlazionatu dute zientzialariek: batez ere erregai fosil (ikatza, olioa eta gasa beroa eta elektrizitatea sortzeko eta gasolina garraiorako), deforestazio eta nekazaritzarekin. Esate erraz baterako, gure automobilak 2,5 kg karbono(IV) oxido emititzen ditu erretako gasolina litro bakoitzeko.

Zer da berotze globala?


Munduko zientzialariak Lurreko tenperaturari buruzko datuak jasotzen, aztertzen eta kontu handiz egiaztatzen eman dituzte azken 100 urteak. Era askotako datuak dira, noski, baina jasotako azkenek emaitza ikaragarriak adierazten dituzte:
Historiako 10 urterik beroenak azken 15 urteetan izan dira.
Dagoeneko, 1990.eko hamarkada 1980koa baino beroagoa izan da; hamarkadarik beroena 0,1 °C-ko diferentziaz. Estatu Batuetako zenbait lurraldetan 1,1-2,0 °C-ko tenperatura-igoerak neurtu dira mende honetan. Testaketa fidagarriak egiten hasi zirenetik, XIX. mendearen bigarren erditik, lurrazalak 0,3-0,6 °C-ko igoera jasan du. Oso urte gutxira arte, ikertzaileak ez zeuden guztiz ziur tenperatura-aldaketa hauen arrazoiaz. Klima-aldaketa hau naturala den edota giza iharduerak eraginda ez zuten garbiro esaterik.
Zalantza horiek guztiak 1995eko udazkenean argitu ziren behingoz. Orduan zientzialariak eta Klima-Aldaketari buruzko Nazioarteko Batzordea (ingelesez Intergovernment Panel on Climate Change izenekoa, hau da, klimaren eboluzioaz arduratzen den erakunde garrantzitsuena) ordura arteko zalantza eta galdera argitzen hasi ziren. Elkarrekin landutako txostenak parerik gabeko adostasuna lortu zuen: 2.500 zientzialari, ekonomialari eta arrisku-analista baino gehiagoren ikuspuntuak bildu zituen.
Lehen aldiz inolako zalantzarik gabe azpimarratu zen gizakion eragina klima-aldaketan. Azken mendean izan dugun tenperatura-igoera eta horrexek eragin dituen fenomenoak naturalak izatea ez zela posible adierazi zuten orduan. Ebidentzia guztiek gizakiak beroketa globala azkartu egin duela nabarmen azaldu zen orduan.

jueves, 10 de enero de 2008

Himalayako urtzea



Berotze globalak azkartutako prozesuan, Himalayako glaziarren urtzeak, eragin latza edukiko du asiarren bizitzan eta ekonomian. 2050erako, Qinghai-Tibet mesetako (munduko altuena) glaziarren laurden bat urtuta egongo da. Erreserba natural hau ezinbestekoa da biztanleriaren ekonomia eta eguneroko bizitzarako, ez bakarrik eskualde honetan, baizik eta Txinan eta hegoekialde asiarrean, horrela azaldu du gutxienez, Qin Dahe, NBE-ko Aldaketa Klimatikoaren Panelaren kidea.

Glaziar tibetarrek ibai askoren emaria kontrolatzen dute, hala nola, Yangtse, Ganges eta Mekong. Kontuan hartuz ibai hauen deltetan kokatzen dela Hego Asiako "garautegia", larritzeko asuntua da. Garau produkzioa %30era jaitsi daiteke hegoaldean eta erdialdean: hegoekialdean eta ekialdian aldiz, %20.

miércoles, 9 de enero de 2008

Argazkiak


Itsas mailaren igoera















Hegoaldeko Gales Berriko (Australia) Unibertsitateko Stefan Rahmstorf klimatologoak, atmosferaren berotzearen eraginez, itsas maila 2007 urtearen hasieran Aldaketa Klimatikoaren azterketarako nazioarteko erakundeak azaldu zuena baino gehiago igo daitekeela adierazi du. Adierazpenok Sidneyko Aldaketa Klimatikoaren Ikerketarako Institutuan adierazi zituen iragan den astean.
Aipaturiko Institutuko buruetako batek, Matthew Englandek adierazi duenez, “ozeanoen berotzea eta poloetako izotzen urtzearen eraginez, ozeanoetako uren zirkulazioa moteldu egingo da. Mugimendu hauek CO2a itsasoko uretan disolbatzeko oso garrantzitsuak dira, eta ondorioz, baita aldaketa klimatikoaren eraginak murrizteko ere.” Englandek aldaketa klimatikoak Ozeano Antarktikoan eragiten ari den aldaketak aztertzen ditu. “Aldaketa klimatikoa moteltzen duten mekanismoak aldatu edo ezabatuz gero, hondamendi klimatiko ikusgarria gertatzeko arriskua egon liteke”, Englanden aburuz.Rahmstorfen arabera, aldaketa klimatikoaren eragin nabarmenetariko bat itsas mailaren igoera izango da. Azken txostenen arabera, itsas maila 2001ean aurreikusi baino %50 aldiz azkarrago igotzen ari da. “Atmosferaren berotzeak aurrera jarraitzen badu Antarktika mendebaldeko izotz pusketa handiak urtu daitezke. Puska hauen urtzeak soilik, itsas maila 5 eta 7 metro artean igotzea eragin lezake”.Prezipitazio-tasen handitzea eta itsas mailaren igotzeak egoera kritikoa sor dezake, batez ere Ozeano Bareko Asia eta Ozeaniako kostaldean. NBE-ren estimazioen arabera, 150 milioi lagun dira itsas mailatik metro bat baino gutxiagora bizi direnak, eta 250 milioi, aldiz, bi metrora bizi direnak.