Aldaketa klimatikoa

miércoles, 9 de enero de 2008

Itsas mailaren igoera















Hegoaldeko Gales Berriko (Australia) Unibertsitateko Stefan Rahmstorf klimatologoak, atmosferaren berotzearen eraginez, itsas maila 2007 urtearen hasieran Aldaketa Klimatikoaren azterketarako nazioarteko erakundeak azaldu zuena baino gehiago igo daitekeela adierazi du. Adierazpenok Sidneyko Aldaketa Klimatikoaren Ikerketarako Institutuan adierazi zituen iragan den astean.
Aipaturiko Institutuko buruetako batek, Matthew Englandek adierazi duenez, “ozeanoen berotzea eta poloetako izotzen urtzearen eraginez, ozeanoetako uren zirkulazioa moteldu egingo da. Mugimendu hauek CO2a itsasoko uretan disolbatzeko oso garrantzitsuak dira, eta ondorioz, baita aldaketa klimatikoaren eraginak murrizteko ere.” Englandek aldaketa klimatikoak Ozeano Antarktikoan eragiten ari den aldaketak aztertzen ditu. “Aldaketa klimatikoa moteltzen duten mekanismoak aldatu edo ezabatuz gero, hondamendi klimatiko ikusgarria gertatzeko arriskua egon liteke”, Englanden aburuz.Rahmstorfen arabera, aldaketa klimatikoaren eragin nabarmenetariko bat itsas mailaren igoera izango da. Azken txostenen arabera, itsas maila 2001ean aurreikusi baino %50 aldiz azkarrago igotzen ari da. “Atmosferaren berotzeak aurrera jarraitzen badu Antarktika mendebaldeko izotz pusketa handiak urtu daitezke. Puska hauen urtzeak soilik, itsas maila 5 eta 7 metro artean igotzea eragin lezake”.Prezipitazio-tasen handitzea eta itsas mailaren igotzeak egoera kritikoa sor dezake, batez ere Ozeano Bareko Asia eta Ozeaniako kostaldean. NBE-ren estimazioen arabera, 150 milioi lagun dira itsas mailatik metro bat baino gutxiagora bizi direnak, eta 250 milioi, aldiz, bi metrora bizi direnak.